XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakintsu batzuek, Poisson tartean dela, diotenez, lurraren bihotzean 200.000 deg;-ko tenperatura baldin balego, irakiten leudekeen gaien elastikotasunari esker, lurraren azala lehertuko litzateke.

- Iritzi bat besterik ez da hori - erantzun nion.

- Noski. Baina, geologialari ospetsuek diotenez, lurpea ez dago gas, ur eta harriz osatua.

- Bestela, lurrak bi bider gutxiago pisatuko zukeen.

- Iritzi kontutan ari gara, osaba, eta eztabaidak alferrikakoak ditugu.

- Garbi dagoena, zera da: lurraren azala garai batetan erretzen zegoela, eta azaleko suak itzali zirenean, barrukoak jarraitu zuela.

- Ez da egia! Oker zaude, Axel! Lurrak, azala erreta izan du berotasuna. Kanpotik, eta ez barrutik.

- Lurraren azala metalez osatua zegoen.

- Sodioa eta potasioa ugari ziren, eta metal hauek, ura eta airean eraginez, erre egin daitezke.

Atmosferako lurrunak lurreratu zirenean, metal hauek erre egin ziren, eta hura lurraren etenduretan sartu zenean, erreketa berriak sortu ziren.

Lehertze eta botaaldi ugari izan zuten munduaren lehen garai hartako sumendiek.

Ikusten duzunez, Axel, lurrazpiak iritzi eta eztabaida asko sortu du geologialarien artean.

Baina guk geure begiz ikusiko dugu egia.

- Bai. Ikusiko dugu - erantzun nion -, ahal baldin badugu behintzat.